Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2021-04-23 Donostia Berezia
Conductor/a
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Iguaran, Oihana
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Gaur liburuaren eguna da Oihana. Eta liburuek beti dute idazle bat, eta idazle bakoitzak bere bizi historia. Bakoitzak bere bizi hitzaurrea, batzuetan norberak idatzia eta beste batzuetan beste batzuen eskutik jasoa. Orrialde batzuk tinta beltzez idazten dira, eta beste batzuk tinta gorriz. Batzuk sorterrian idazten dira, eta beste batzuk erbestean. Aste honetako liburuaren azalak askok aspalditik esperotako izenburua dakar: Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da.

Descripción

Melodia
Nahiz zoriontsu oroitzen dedan
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Pandemiaren bafle barruan
disimuluz pasaz muga
lau hamarkada pasa ostean
altxa du bere aingura
asko kostata utziko zuen
bere bizkarrean Kuba
haragitzeko ta gorpuzteko
mito bat eta kultura
mito pertsona izan daitekeen
nahiz ta sortzen zaidan duda
lagun izoztu deitu zuena
bere herrira urtu da. (bis)

Ze ekarpena den erbestetik
eskeintzen den ikusmira
ze ekarpena gatazka baten
urruneko perspektiba
baina etxean urrun badago
urruti doa desira
hitzek ez dute aurkitzen hori
nola esan ta deskriba?
Hitzei barrura bide ematea
literatura hori da
eta bizitzan esaldi batzuk
ibiliz idazten dira. (bis)

Liburuaren eguna da gaur
ze metafora polita
kazetariak ariko dira
bere atzetik zirika
baina badauka berrogeita bat
urtez itxoin duen zita
ta intimoa izan behar du
ezkutukoa apika
nahiz ta nahiago zukeen aita
zegola egin bisita
bere ama zai zegoen mahaia
bostentzako ipinita. (bis)