Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2021-06-20 Iurreta Jaialdia
Conducteur/trice
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Pagola, Eli
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Urteak daramatzan lan berean eta badun denbora bat kantsatuta habilena. Aldatzea gura dun baina ez dakin nondik hasi, zelan esan, aurrez aurre esan... Gaur domeka gaua dun eta bihar goizean hire nagusiak irakurriko daben emaila idaztea pentsatu dun. Email hori hiru bertsotan entzungo dinagu. Lehenengoa, e-maila idatzi aurreko hausnarketa izango dun; bigarrena e-maila idazten ari haizen bitartean, eta hirugarrena, e-maila bidali eta geroko hausnarketa.

Description

Air
Lurraren pean sar nindaiteke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Eli Pagola

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hiru urtean lanean jada
nolako izerdi patsa
etxea ere aldrebes daukan
huraxe zikulu-saltsa!
Nagusiari ari haizela
ohartzeko ere kapaza
hitzei neurria hartzea sarri
ez den izaten erraza
berriro ez den ikusi nahiko
baina ez gogorretik pasa. (bis)

Ia xurgatu ninduten eta
baniek zulo hontatik
buffet batean lan egiteak
bere alde ona badik
baina dirurik ja ez diat behar
nahikoa diat jadanik
bihar eguna fuertea dek
hori aspaldi bazekit
ta inor ez baziok lanean
ba orduan egin zak hik! (bis)

Noski hik ez den hire auzoa
bete nahi holako etsaiz
baina emailak alde egin din
udako arrosa usaiz.
Nahiz ta ez dioan nagusiari
desio horrenbeste gaitz
ia borratu eta beste bat
idazteko ez den garaiz
txintxoa izan nahi huan baina
bigunegia izan haiz. (bis)