Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Lierni Rekondo

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Conducteur/trice
Labaka, Maddi
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Rekondo, Lierni
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Azken egunetan bolo-bolo dabil Mallorcako Covid agerraldia. Herriko gazte batzuk ere ikasturte bukaerako bidaia bertan egin eta konfinatuta ditugu etxean. Amets, zu ere izan zinen Mallorcan. Ez hain justu kurtso bukaerako bidaian, baina bat-batean Lierni aztarnariaren deia jaso duzu.

Description

Air
Gizona da zoroa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Lierni Rekondo

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


L. Rekondo
Atsalde on barkatu
zu Amets al zara?
Rastreatzailea naiz
ta begira hara!
Mallorcan egondakok
deitzen ari gara
zer dela eta joan
zara Mallorcara? (bis)

A. Arzallus
Imsersoan bazegon
bidai bat aukeran
Bilbotikan Palmara
joateko hegan
lau marianito eta
gero pasieran
gu hola gabiltz gure
kurtso bukaeran. (bis)

L. Rekondo
Zaharrak errebelatu
dira garai honetan
bueno eta nundikan
jun zinaten bueltan?
Zeinekin egon zara
azken orduetan
bi positibo daude
"bailables" hoietan. (bis)

A. Arzallus
Batez ere egon naiz
neure buruakin
lau bermut baso, laurak
hiru izotzekin
hori zan konpainia
nahi badezu jakin
eta lo ere egin det
maskarillarekin. (bis)

L. Rekondo
Beraz ikusten zaitut
txintxoa zarela
maskarillarekin ta
beti prest zaudela
baina lo kontuakin
argitu zait bela
horrek erakusten du
hoi gezurra dela. (bis)

A. Arzallus
Algodoiaren proba
hauxe duzu tira!
Ni hoteletik ez naiz
joan urrutira
eta hamabost egun
pasa zaizkit di-da
azpiko espaloiko
obrari begira. (bis)

L. Rekondo
Beraz konfinatuta
zaude aurrez ere
prebentzio kontuetan
ari zara trebe
bueno horrela segi
hori degu xede
ta horrela jarraitu
aurrerantzen ere. (bis)

A. Arzallus
Pozik nago ez bazera
gelditu haserre
nahiz eta neri pixka´t
pazientzia erre
aireportun ein nitun
zazpi pezeerre*
eta zazpiek zioten:
“Ez dauka ezer’e”. (bis)

*PCR edo Covid froga.