Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2021-08-14 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2021-08-14 Aduna Jaialdia
Conducteur/trice
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Auteurs
Sarriegi, Aitor
Exercice
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé
Erantzuteko puntuak jarri zizkion Imanol Artolak Felixek.
Puntua: Irakasle bizitza / bai bizitza ona!
Puntua: Urteak pasa ahala / biguntzen hasita
Puntua: Eta hi zer moduzko / ikaslea hintzen?
Puntua: Oaindik beste 20 urte / erretirorako

Description

Air
Haizeak bidali du
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2021-08-14 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Artola
Irakasle bizitza
bai bizitza ona!
A. Sarriegi
Hori da jende askok
kalean diona
baina egunerokoa
gero ez da broma
probatu nahi duena
etor bedi hona.

I. Artola
Urteak pasa ahala
biguntzen hasita
A. Sarriegi
gure ikasleek ditek
garbi ikusita
baina zein izan nintzen
ez diat ahantzita
ta badaezpada betoz
ondo ikasita.

I. Artola
Eta hi zer moduzko
ikaslea hintzen?
A. Sarriegi
Ni saiatzen ninduan
ederki bizitzen
ikasteko orduak
ahal zela gutxitzen
gutxi eginda ere
beti gehiegi zen.

I. Artola
Oaindik beste 20 urte
erretirorako
A. Sarriegi
eta ahal dan ondoen
pasatu beharko
baina legea baietz
aldatu ordurako
ta ezin diagu jakin
zer degun biharko.