Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa
Gai-emailea
Etxeberria, Haritz "Ministro"
Gurrutxaga Urbieta, Jon
Bertsolaris / Auteurs
Zubeldia, Iker
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Iker, Errezilgo agure bat haiz. Zortzi, hamar, hamabi, anai-arrebako sendiak hituen zuen garaian. Hori bakantzen joan zen. Azken urte luzeetako joera demografikoa izan da landa eremutik hirira joatekoa, baina orain pandemiak hori aldatu duela ematen dik. Jendea behetik gora datorrela. Hi askotan egon haiz gai honengatik etsiak jota. Baina, gaur eskolako atarira inguratu haiz eta jolasean ume mordoa dabilela ikusi duk.

Description

Air
Iparragirre abila dela
Nom de la strophe
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai batean pare honetan
pasatu ohi nintzen astoz
gaur oinez noa, erdi herrenka
baina hala ere gogoz.
Nolako kuadrilla!
Hauxe da ume pila!
Ta horrek ematen dit poz
lehen lan ihesi joan zirenak
orain bizi bila datoz. (bis)

Lehen ezin ginen etxe batean
irten gabe errenditu
batzuek apaiz, besteak monja
inork ez zun nahi gelditu.
Hau da abelerea!
Zerbait aldatu gea!
Entzun nahi dunak aditu:
gure mundua borobila da
ta bueltak ematen ditu. (bis)

Hirietatik herrietara
aldatu ohi da pintzela
leheno urruti ikusten zuten
garai bateko kartzela
baina honuntza etorri
heldu behar zaio horri
lana uste det badela
ea herria uzten diguten
lehen hartu duten bezela. (bis)