Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Nerea Elustondo

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-09-24 Getxo Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Auteurs
Bartra, Oihana
Elustondo, Nerea
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek, Oihana eta Nerea, bikotea zarete. Lagundutako ugalketa bidez izan dituzue seme-alabak. Zuk, Oihana, kontatu beharra sentitzen duzu. Nereak, berriz, nahiago du isilean gorde.

Description

Air
Menditarra naiz eta gogoan
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Nerea Elustondo

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra
Nola naturak ematen zigun
momentu baten bizkarra
lagundutako ugalketakin
asetu genuen harra
ta sentitzen dut hau inguruan
nik konpartitu beharra
ama izateko eduki dugun
aukera bakar-bakarra.

N. Elustondo
Bi ama izanik aukera hori
bakarrik dugu iraupen
nahiz eta adi egon natzaizun
zure alboan entzuten
zertan aritu gure bideak
kontatzen eta erruten?
Besteek ere ez dute esaten
nola enkargatu duten.

O. Bartra
Lehen aukera lez adopzioa
halan genuen aztertu
ta bigarrena in vitroa zen
eta biok geunden gertu.
Ezin zen eta azkenerako
nekatu eta aspertu
eta ulertu nahi ez duenak
ba ez dezala ulertu!

N. Elustondo
Bakar-bakarrik ezin gendula
guztiek dakite jakin
ume bat nola ezin den izan
bi obuluren etekin.
Hala ta guztiz kontatzeari
zer dela-ta hemen ekin
arazo haundina neronek badet
besteen begiradarekin?

O. Bartra
Gu pixkanaka hor egon gara
etapa guztiak errez
ta beste batzuk ugaldu eta
dana egiten dute errez
“Haurra erosi egin duzue”
esaten dute haserrez
nik inori ez diot esaten
zer erosi eta zer ez!

N. Elustondo
Baina besteen bizia neurtzen
aritzen gara oparo
nahiz ezezkoa eztabaidatzen
aritu naizen luzaro
bale amore emango dut nik
ezin dut eutsi gehiago
zu zoriontsu ikustearren
edozertako prest nago.