Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-10-01 Gotaine Txapelketa
Gai-emailea
Bidegain, Aritz
Bertsolaris / Auteurs
Labaka Mayoz, Ane
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu.

Description

Air
Lumak ezin nindezakeen
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kolore iluna hartzen
du bizitzaren oihanak
ta nahi ez dena erakartzen
digu sarritan imanak
azkenaldian bizitza
dira mediku programak
noiz etorri ta noiz joan
agintzen du kronogramak.
Nahiz eta gehienak diren
gris ta beltz kolore gamak
nahiz ta ama izan diren
nere inguruko danak
nik ere ama izan nahian
denbora asko daramat. (bis)

Gaurkoz enegarren aldiz
etorri naiz klinikara
ustez laguntza eskeini
behar zidan kontsultara
orain artean izan det
lagun bakartzat almuada
eta mamu bilakatu
zaizkit hainbeste izara!
Ama izan nahi nuen ta
bidean hainbeste traba!
Gaur hemendik irtetean
telefonoak dardara
amari esan baitiot
“Amona izango zara”. (bis)

Berak ez zekien ezer
eta ez daki zer egin
batzutan nekeza baita
dena azaltzea hitzekin.
“Asko pozten naiz” esan dit
ta disimulatu ezin.
“Aita ere pozik dago
biok gaude elkarrekin”.
“Orain artean eginda
behar hainbeste ahalegin
nahiz ta ama bakar gisa
bide honi nion ekin
hurrengo kontsultetara
etorri zaitez nirekin”. (bis)