Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-10-08 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Garatxena, Leire
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Maddalen
Enbeita, Onintza
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Onintza eta Maddalen. 40na urteko bikotea zarete. Ekonomikoki oso une larria bizi duzue eta ez dirudi etorkizun hurbilean hobera egingo duenik. Zuk, Onintza, hala ere, guraso izan nahi duzu; Maddalenek, berriz, ez du uste une egokia denik.

Description

Air
Beste bateko inularretan
Nom de la strophe
Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita

Nom de la strophe:  Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita:
Berrogei urte bete ditugu
ez gara gazte nerabe
ta egin nahiko nituzkeen gauzak
oraindik ere hor daude
guraso izaten saia gaitezen
Maialen suabe-suabe
gu ere hezi gintuzten eta
oraingo koplarik gabe. (bis)

M. Arzallus
Onintza ongi uler dezaket
orain esaten duzuna
gutxi izanik ere saltoka
pasatzen nuen eguna
baina kontutan hartu itzazu
jana eta osasuna
haur bat hazteko ez dira aski
gogoa ta maitasuna. (bis)

On. Enbeita
Gure egoera ez da izango
idilikoa, itzela
baina badakit gura ezkero
ondo egingo genukeela
ekar dezagun neska, ume bat
denek diote horrela:
beso azpian ogi batekin
jaiotzen omen direla. (bis)

M. Arzallus
Zuk haunditu nahi zenuke beraz
orain daukagun sendia
ba Onintza neri iruditzen zait
gailur gabeko mendia
ogi batekin etortzen dela
nahiz eta ez den egia
nere haurrari ez diot emango
beti atzoko ogia. (bis)

On. Enbeita
Baina akaso bizi gintezke
kapritxo gutxitxo janda
ken dezakegu arropa pixka’t
ken dezakegu parranda
ta igual ondo beteko dugu
guk umearen demanda
gu biongandik zerbait kenduta
berari asko emanda. (bis)

M. Arzallus
Baina emateko guk ez daukagu
ez janari ta ez diru
eta emango genizkioke
bai gose ta bai kastigu
bi sartzen diren lekuan hiru
sartzen dira, badakigu
baina ez gara bi sartzen eta
ezin gara sartu hiru. (bis)