Bertsos - View details To know more about this section
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita
Stanza name:
Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
On. Enbeita:
Berrogei urte bete ditugu
ez gara gazte nerabe
ta egin nahiko nituzkeen gauzak
oraindik ere hor daude
guraso izaten saia gaitezen
Maialen suabe-suabe
gu ere hezi gintuzten eta
oraingo koplarik gabe. (bis)
M. Arzallus
Onintza ongi uler dezaket
orain esaten duzuna
gutxi izanik ere saltoka
pasatzen nuen eguna
baina kontutan hartu itzazu
jana eta osasuna
haur bat hazteko ez dira aski
gogoa ta maitasuna. (bis)
On. Enbeita
Gure egoera ez da izango
idilikoa, itzela
baina badakit gura ezkero
ondo egingo genukeela
ekar dezagun neska, ume bat
denek diote horrela:
beso azpian ogi batekin
jaiotzen omen direla. (bis)
M. Arzallus
Zuk haunditu nahi zenuke beraz
orain daukagun sendia
ba Onintza neri iruditzen zait
gailur gabeko mendia
ogi batekin etortzen dela
nahiz eta ez den egia
nere haurrari ez diot emango
beti atzoko ogia. (bis)
On. Enbeita
Baina akaso bizi gintezke
kapritxo gutxitxo janda
ken dezakegu arropa pixka’t
ken dezakegu parranda
ta igual ondo beteko dugu
guk umearen demanda
gu biongandik zerbait kenduta
berari asko emanda. (bis)
M. Arzallus
Baina emateko guk ez daukagu
ez janari ta ez diru
eta emango genizkioke
bai gose ta bai kastigu
bi sartzen diren lekuan hiru
sartzen dira, badakigu
baina ez gara bi sartzen eta
ezin gara sartu hiru. (bis)