Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Représentación
2022-11-19 Amurrio Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Iguaran, Oihana
Martin, Alaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Oihana, autoa aparkatzen ari zarela, Alaia espaloitik hasi zaizu keinuka, laguntzeko asmoz. Aurpegi txarra ipini diozun arren, tematuta jarraitu du Alaiak. Oihana, azkenean kasu egin diozu, eta lehenengo oharrarekin batera, atzeko autoari kolpe handia eman diozu.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Azafata bat zinen
kosta zait lotzea
ta azkenerako lortu
duzu erotzea
kasu egin aurretik
on zan aitortzea
jotzea nahi zenula
atzeko kotxea. (bis)

A. Martin
Zuk aparkatzen duzu
L baten legez
bolantea helduta
halako boterez
hasieran ez zendun
nahikoa interes
egin zaidazu kasu
baina hainbeste ez! (bis)

O. Iguaran
Istripua sortuta
gainetik zuk burlan
keinua egin dezu
egoskor, mardul han!
L-a nahiz ta jantzi
nuen lehen sekulan
orain J daramat
ta ez matrikulan. (bis)

A. Martin
Egia esan nahiko
sujerente noa
aparkatzeko era
era modernoa!
Ia aterrizatu duzu
todoterrenoa
orain altxatu zazu
eskuko frenoa. (bis)

O. Iguaran
Oraindik aholkua
dakarzu buruak
kasu hau ez du hartzen
eskuliburuak
paperak egin bitez
hemen apuruak
hau pagatuko al du
zure seguruak? (bis)

A. Martin
Ez baina emango dizut
bost xentimo paga
gainetik kendu asmoz
laser begirada.
Barka hola sartzea
zure bizitzara
ertzain jubilatuak
holakoak gara. (bis)