Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia
Conducteur/trice
Karasatorre, Saats
Bertsolaris / Auteurs
Iguaran, Oihana
Lazkoz, Eneko
Martin, Alaia
Sarriegi, Aitor
Soto, Julio
Exercice
Bosnaka gaia-emanda
Sujet proposé
Txinatarrek urte berria hasi dute: Tigrearen urtea. Zuek ze animaliarekin lotzen duzue 2022a?

Description

Air
Sorlekua utziz geroz
Nom de la strophe
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Sarriegi
Orain bi urte izan zen
xaguzaharrarentzako
iazko urtean ere
gu gozamenetik kanpo
nik hartzarena hartuko nuke
zergatik ta zertarako?
Lotatik jaiki eta bizitzen
hasi behar degulako.

A. Martin
Bi ahate izan litezke
bi zenbakien ordena
tigre jauzi bat ez behintzat
erortzea baita kondena
kameleoia izan liteke
mingainez eusteko dena
egokitzea izango baita
aurten inportanteena.

E. Lazkoz
Aurretik pasa duguna
ez da izan ez gozoa
datorrena izan dadin
ederra ta erosoa
ze animali hautatu, ta nik
ideia bat kuriosoa
xaguxarrik ez baldin badago
Noeren arka osoa.

O. Iguaran
Azal mudan den suge bat
lurra igurtziaz iaio
marmota udaberrian
edo altan den papagaio
tximeleta bat hegan abian
harrari esana aio!
Edo Fenix bat behar da aurten
ta errautsetatik jaio.

J. Soto
Erreforma Laborala
onartu da azken baten
Ukranian zer pasatzen den
ez da errez antzematen
ta gu bozaldun zakur mutuak
irrifar bat eramaten
aurtengoa’re pasako dugu
zerriei bazka ematen.