Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2022-03-12 Errenteria Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2022-03-12 Errenteria Berezia
Conducteur/trice
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Iguaran, Oihana
Martin, Alaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Giza gorputzak 30 milioi milioi zelula ditu. 3-a aurretik eta 13 zero atzetik. Inork agindu beharrik gabe, zelula horiek guztiak elkarrekin koordinatuta bizi dira. Ikastetxera joan gabe, funtzio ezberdinetan espezializatzen jakin dute. Lehendakaririk gabe, programarik gabe, dotrinarik gabe, ahalduntze eskolarik gabe, badakite elkarlanean jarduten, taldearen mesedetan. Eta euren izaera indibiduala alde batera utzita, elkarrekin egindako lan horretatik zerbait handia sortzen da: bizitza. Gure gorputzean, ordea, gizartean bezalaxe, badira egoistak diren zelulak ere. Superzelulak dira, euren hazkuntza eta ugaltze indibiduala soilik bilatzen dutenak. Mutur-muturreraino bilatu eta baita aurkitu ere. Azken garaipenera arte bizi dute gorputza, euren burua anikilatzera iritsi arte.
Gorputzean guztioi ari zaizkigu etengabe zelula egoista hauek sortzen. Baina gure 30 milioi milioi zelula enpatikoek hainbat mekanismo dituzte zelula berekoiak desagerrarazteko. Batzuetan, ordea, gure gorputzaren babes-estrategia hauek ez dute behar bezala funtzionatzen, eta zelula alfa horiek gailendu egiten dira, eta neurrigabe ugaltzen eta zabaltzen, eta biderkatzen hasten dira gure gorputzean zehar. Lurralde eta territorio berrien konkistan: horixe da MINBIZIA. Nago gure gorputz barruan naturalki gertatzen den fenomeno honek argi uzten digula bizitza enpatiatik, zaintzatik, eta desberdinen arteko elkarlanetik bakarrik sortu eta mantendu daitekeela; interdependienteak garela ahazten dugun momentutik, konturatu gabe, heriotzarako bidea aukeratu dugula sinetsita gaude. NIESSENen gaude. Hasieran ni ez zen. Gu izatean hasi zen ni ez zen hura izaten. Ni ez zen hemen egongo gu ez bageunde. Ni ezen negoen eta gu baien. Ni izan ezen gu alferrik da. Ni esentziala naiz gu horretan, gu hori nigan den bezala. Ni-essen, Gu-asen! Hitz egingo dugu taldeaz, kolektiboaz, ahizpatasunaz... Ni bat aski da gu bat izorratzeko, eta gu bat bada izorratuta dagoen ni bat goxatzeko gai. Bizitzako zein momentutan sentitu duzue ni eta ni eta ni ez dela gu? Baina gu badela ni askoren batura?

Description

Air
Hemen zizurkildar bat
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2022-03-12 Errenteria Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Begirada nahi bada
munduan mantendu
pentsa azken asteetan
han ze mugimendu!
Lurrak konkistatu nahi
ta bere mantendu
ezer egin ezinik
begira geunden gu
ni bat haunditu nahiak
gu-a suntsitzen du.

A. Martin
Zein da suntsiketaren
itzulera xenda?
Zauri batzuk guk ezin
nahi bezela senda
gero hildako baten
mina nola zenba?
Gerra bat bada edo
guda askon zerrenda
gu izan behar dena
guda bihurtzen da.

O. Iguaran
Ta gudan ni-a soilik
delako bertute
bi ni-k elkar eta gu
hautsiz dihardute
hainbeste bonba handi
bizitzaren truke
gorputzean bezala
ulertu nahi nuke
batek garaitzen badu
biek galtzen dute.

A. Martin
Galera dago beti
ados naiz horretan
eta erortzen goaz
bidezidorretan
besteek sortutako
auto-zigorretan
bizi behar genuke
ideiez, obretan
begi ninietan, ez
gure zilborretan.

O. Iguaran
Guda baten erdiko
bandera zuriak
ihesbideko mugan
sortzen den zubiak
besarkadak goxatuz
gorputz urduriak
bi esku elkar lotzen
diren irudiak...
Maiz inurriak dira
globulu zuriak.

A. Martin
Globulu zuri batzuk
gugan parez pare
zabaldu ta hedatu
nahirik aldez alde
zer da indibiduo
eta zer da talde?
Askotan aldarria
egiten dut xuabe
ze gure aurkako tropak
gure baitan daude.

O. Iguaran
Ta gure kezkak dira
epai hoien bazka
gure burua hautsiz
maiz ze arrakasta!
Elkarrengan ikusi
genuen gatazka
ta hortik ikasi gendun
elkar nola aska
ta orain kide bakoitza
da nere zen ahizpa.

A. Martin
Gu-ak ni txiki asko
dauzka magalean
nahiz ta uzten ditugun
deslai, apalean
nahiko gorri badugu
gaur egun kalean
baina segi behar da
eginahalean
kalean eta oholtzan
baina pluralean.