Bertsos - View details To know more about this section
2022-03-12 Errenteria Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2022-03-12 Errenteria Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Iguaran
Begirada nahi bada
munduan mantendu
pentsa azken asteetan
han ze mugimendu!
Lurrak konkistatu nahi
ta bere mantendu
ezer egin ezinik
begira geunden gu
ni bat haunditu nahiak
gu-a suntsitzen du.
A. Martin
Zein da suntsiketaren
itzulera xenda?
Zauri batzuk guk ezin
nahi bezela senda
gero hildako baten
mina nola zenba?
Gerra bat bada edo
guda askon zerrenda
gu izan behar dena
guda bihurtzen da.
O. Iguaran
Ta gudan ni-a soilik
delako bertute
bi ni-k elkar eta gu
hautsiz dihardute
hainbeste bonba handi
bizitzaren truke
gorputzean bezala
ulertu nahi nuke
batek garaitzen badu
biek galtzen dute.
A. Martin
Galera dago beti
ados naiz horretan
eta erortzen goaz
bidezidorretan
besteek sortutako
auto-zigorretan
bizi behar genuke
ideiez, obretan
begi ninietan, ez
gure zilborretan.
O. Iguaran
Guda baten erdiko
bandera zuriak
ihesbideko mugan
sortzen den zubiak
besarkadak goxatuz
gorputz urduriak
bi esku elkar lotzen
diren irudiak...
Maiz inurriak dira
globulu zuriak.
A. Martin
Globulu zuri batzuk
gugan parez pare
zabaldu ta hedatu
nahirik aldez alde
zer da indibiduo
eta zer da talde?
Askotan aldarria
egiten dut xuabe
ze gure aurkako tropak
gure baitan daude.
O. Iguaran
Ta gure kezkak dira
epai hoien bazka
gure burua hautsiz
maiz ze arrakasta!
Elkarrengan ikusi
genuen gatazka
ta hortik ikasi gendun
elkar nola aska
ta orain kide bakoitza
da nere zen ahizpa.
A. Martin
Gu-ak ni txiki asko
dauzka magalean
nahiz ta uzten ditugun
deslai, apalean
nahiko gorri badugu
gaur egun kalean
baina segi behar da
eginahalean
kalean eta oholtzan
baina pluralean.