Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2022-02-11 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Unai Anda, Julene Iturbe Epelde
Bertsoa entzun |
2022-02-11 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Unai Anda, Julene Iturbe Epelde
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Iturbe
Zabaldu orduko atea
hor hasten da atakea
ta nahiz ta biok jarri ohi degun
hor borondatea
ez nik’e ez det maitea
bai nahiago det pakea
baina orokorra degu gazteon
prekarietatea. (bis)
U. Anda
Soldata dugu katea
soldata ere kaltea
birusarekin edota gabe
taberna betea
du kristoren nekea
hau bada gure suertea!
Hola jarraitu baino nahiago
nuke nik ERTEa. (bis)
J. Iturbe
Segi ba Lanbideraino
gero bueltan etxeraino
guretzat ez du inork hor goian
jar beste eskaino
ados taberna da laino
ta gu hortxe horren ñaño
baina nahiago apurrai heldu
hor apurtu baino. (bis)
U. Anda
Beti eskañoak batzen
ta gure bizitzak saltzen
irabazirik badugu baina
galtzen ateratzen
gara aitortzera goazen
baina jarrita pentsatzen
ostera ezin dugu asmatu
pisua pagatzen. (bis)
J. Iturbe
Ta matrikula ta pertxa
gainera guztiai BEZa
hala deitzen da gure soldaten
ta gastuen trentza
baina hau den nekeza
tabernan dena den beltza
nik ez dut hau baino nahiago’re
horko noraeza. (bis)
U. Anda
Noraeza nonahi doa
hortarako ez dut gogoa
oraina dugu iraganean
ta beltza geroa
taberna itxi beroa
dugu lantoki eroa
baina isildu hemen daukagu
bueltan bezeroa. (bis)