Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2022-03-25 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Urko Arregi, Oier Etxeberria
Bertsoa entzun |
2022-03-25 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Urko Arregi, Oier Etxeberria
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Arregi
Zer eskaini beharko
monja polit horri?
Hiru portada berde
eta hiru gorri
oraindik falta dira
hirurogei orri
eta hiru asteetan
ez zaitez etorri. (bis)
O. Etxeberria
Monjen artean ez da
oso tipikoa
liburuzaina dugu
kategorikoa
zer bekatu klase da
nik zurekikoa?
Itun zaharra edo
Itun berrikoa? (bis)
U. Arregi
Ba galdera hau ondo
ez dakit esaten
liburu denak ondo
nik ez eramaten
baina firmauko nuke
itun berri baten
bi monja elkarreri
egurra ematen. (bis)
O. Etxeberria
Ta zer egin egurra
eskatzean senak
klausuran estu-estu
gaude monja denak
sentipenak nahi ditut
haragiarenak
aspertu naiz kontatzen
arraultza dozenak. (bis)
U. Arregi
Bueno ba, emaidazu
zure helbidea
ta arraultzak kontatzeko
zure senidea
igual jarraituko dut
Jesusen bidea
ta bestela jarraitu
zuk ere nirea. (bis)
O. Etxeberria
Gustatzen zaizkit ele
berri ta ensaio
zu aurretik bazoaz
liburu garraio
artxibo hontan egin
biok zenbait saio
konfesioa zeini
eman behar zaio? (bis)