Bertsos - View details   To know more about this section

2022-03-25 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Urko Arregi, Oier Etxeberria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (11. 2022)
Performance
2022-03-25 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Arregi, Urko
Etxeberria, Oier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
eta Oier, bi moja zarete. Urko, zure lana da konbentuko liburutegia kudeatzea, eta Oier egunero-egunero joaten da liburuak irakurtzera eta zuri aholkuak eskatzera. Urko, konturatu zara Oierganako erakarpena sentitzen hasi zarela.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-03-25 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Urko Arregi, Oier Etxeberria

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Arregi
Zer eskaini beharko
monja polit horri?
Hiru portada berde
eta hiru gorri
oraindik falta dira
hirurogei orri
eta hiru asteetan
ez zaitez etorri. (bis)

O. Etxeberria
Monjen artean ez da
oso tipikoa
liburuzaina dugu
kategorikoa
zer bekatu klase da
nik zurekikoa?
Itun zaharra edo
Itun berrikoa? (bis)

U. Arregi
Ba galdera hau ondo
ez dakit esaten
liburu denak ondo
nik ez eramaten
baina firmauko nuke
itun berri baten
bi monja elkarreri
egurra ematen. (bis)

O. Etxeberria
Ta zer egin egurra
eskatzean senak
klausuran estu-estu
gaude monja denak
sentipenak nahi ditut
haragiarenak
aspertu naiz kontatzen
arraultza dozenak. (bis)

U. Arregi
Bueno ba, emaidazu
zure helbidea
ta arraultzak kontatzeko
zure senidea
igual jarraituko dut
Jesusen bidea
ta bestela jarraitu
zuk ere nirea. (bis)

O. Etxeberria
Gustatzen zaizkit ele
berri ta ensaio
zu aurretik bazoaz
liburu garraio
artxibo hontan egin
biok zenbait saio
konfesioa zeini
eman behar zaio? (bis)