Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Aitor Etxebarriazarraga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Représentación
2023-11-11 Berriz Txapelketa
Gai-emailea
Juaristi, Itxaro
Bertsolaris / Auteurs
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Etxebarriazarraga, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aitor obra langilea zara. Abarkasen eraikinean konponketa batzuk egiten zabizie eta andamiotik gora zoazen bakotxean, Abarkasek kopa bat ardo eskaintzen deutsu. Gaur be, gauza bera egin dau andamiotik gora bere leiho ondotik pasau zarenean.

Description

Air
Gizona da zoroa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Aitor Etxebarriazarraga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Etxebarriazarraga
Urtekotik hasita
pasaua kriantzara
holan ezin da amaitu
besteen fatxada
pasaera bakoitzean
kopa bat atara
gero ez kejatu oker
ateratzen bada. (bis)

Abarkas
Luis Alegre botila
edo launa berdin
zuri eskeintzen nabil
ekin eta ekin
lasai nik problemarik
ez dut obrarekin
ureztatua doa
ur pixka batekin. (bis)

A. Etxebarriazarraga
Ardoa ez da komeni
ba ureztatzea
behintzat arnes bategaz
seguru atzea
baina zuri begira
sartu jat trantzea
ta baloretan nabil
zeuri be jartzea. (bis)

Abarkas
Ni ere ibili nintzan
bai zure antzera
zementua kargatuz
batetik bestera
baina nekea heltzen
bajatzu ganera
lasai etorri zeinke
siesta egitera. (bis)

A. Etxebarriazarraga
Gogoa dodan arren
zeugaz trukatzeko
gogo gehiago daukot
obra bukatzeko
koño, jefea dator
neu ikuskatzeko
behintzat fruta atera
disimulatzeko. (bis)


Abarkas
Jefea ate joka
ezin zen bestela
alboan utzi fruta
ta hartu okela
ondo bete egixu
behingoan sabela
lehen esan dauste bere
semea zarela. (bis)