Bertsos - View details To know more about this section
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Aitor Etxebarriazarraga
Bertsoa entzun |
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Aitor Etxebarriazarraga
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Etxebarriazarraga
Urtekotik hasita
pasaua kriantzara
holan ezin da amaitu
besteen fatxada
pasaera bakoitzean
kopa bat atara
gero ez kejatu oker
ateratzen bada. (bis)
Abarkas
Luis Alegre botila
edo launa berdin
zuri eskeintzen nabil
ekin eta ekin
lasai nik problemarik
ez dut obrarekin
ureztatua doa
ur pixka batekin. (bis)
A. Etxebarriazarraga
Ardoa ez da komeni
ba ureztatzea
behintzat arnes bategaz
seguru atzea
baina zuri begira
sartu jat trantzea
ta baloretan nabil
zeuri be jartzea. (bis)
Abarkas
Ni ere ibili nintzan
bai zure antzera
zementua kargatuz
batetik bestera
baina nekea heltzen
bajatzu ganera
lasai etorri zeinke
siesta egitera. (bis)
A. Etxebarriazarraga
Gogoa dodan arren
zeugaz trukatzeko
gogo gehiago daukot
obra bukatzeko
koño, jefea dator
neu ikuskatzeko
behintzat fruta atera
disimulatzeko. (bis)
Abarkas
Jefea ate joka
ezin zen bestela
alboan utzi fruta
ta hartu okela
ondo bete egixu
behingoan sabela
lehen esan dauste bere
semea zarela. (bis)