Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Xabat Galletebeitia
Bertsoa entzun |
2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Xabat Galletebeitia
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Altzerreka
Bikoteek egin ohi
dute hala bela
bestea babestea
onena bezela
zuk ez esan gezurrik
kanpora bestela
badakit bozka hori
nirea izan zela. (bis)
X. Galletebeitia
Uste egokia da
har dezagun beta
inkestak ez du eman
azkenean buelta
gero ez jasateko
zure pataleta
zeuk prestatu zenuen
nire papeleta. (bis)
I. Altzerreka
Eta hori izan zen
niretzat kaltea
behingoz aitortu duzu
biontzat bakea
udaletxean itxi
zidaten atea
baina etxe honetan
neu naiz alkatea. (bis)
X. Galletebeitia
Kontrakoa esango
banizu akabo
argi da gure etxean
ni ez naiz Arnaldo
lehen zalantza zeneukan
orain argi dago
inork ez zaitu maite
nik baino gehiago. (bis)
I. Altzerreka
Esan duzuna ez da
kontu segurua
ta hauxe aitortzea
a ze apurua!
Nartzisistaz beteta
baitago mundua
gehiago maite dut nik
neronen burua (bis)
X. Galletebeitia
Ta nik goraipatzen dut
zure ibilera
sukaldean egingo
al dugu bilera?
Kolpea bueltatzeko
denen masailera
aurkeztu zaitez baina
orain Madrilera. (bis)