Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Représentación
2023-11-11 Berriz Txapelketa
Gai-emailea
Juaristi, Itxaro
Bertsolaris / Auteurs
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Inoz ez jatzu zilegi iruditu. Orain, asko maite dozun norbaitek egin dau.

Description

Air
Azken urteetan gure herrian
Nom de la strophe
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-11-11 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"

Nom de la strophe:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)  
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zaila izaten da herri batean
beti zuzen ibiltzea
zaila izaten da zure ekintzek
inor norbait ez mintzea
ni herritarra nauzu xumea
ta ez dut nahi agintzea
ta hala ere ez nuke gura
lege denak arintzea
potere asko biltzea
ta zuloan amiltzea
behin politikan sartu ezkero
posible baita hiltzea
ta poterea daukazunean
nahieran erabiltzea. (bis)

Ikusi dugu gure bizitzan
talde edo norbanako
direla ate birakariak
poltronaz poltronaz salto
nahiz ta herriak hitz zuzenekin
sarri esan dien: “Alto!”
Euren ustetan ezertxo ere
ez dute egiten txarto
ta kaltea guretzako
holako edo halako
nire lagunak postu bikain bat
lortu ei dau beretzako
eta zergatik? Alkatearen
seme txikia delako (bis)

Beregana joan ta esan diot:
“Oraingoan zara pasa”
Bera nerbioso jarri da eta
estutu zaio arnasa
esan dit: “Lasai, Eneko, lasai
bidean noa nire kasa”
Nik esan diot: “Kontuz ibili
hori ez baita jolasa”
baina lasai dago antza
ez du etorkizun baltza
jada lagunak ez gara izango
galdu eixu esperantza
eta sekula ez da bueltauko
galdutako konfiantza. (bis)