Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Goiriena, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Représentación
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
Gai-emailea
Menika, Igor
Bertsolaris / Auteurs
Goiriena, Mikel
Uria Albizuri, Jone
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Mikel eta Jone sortzaileak zarie eta urte batzuk dira bakarrik sormen lanetan jarduten dozuela. Mikel, Jonek esan deutsu berak ezingo dauala egoera honetan luzaroan iraun.

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Goiriena, Jone Uria Albizuri

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Goiriena
Berez gaitasunak baditugu
ta horrexegaitik artista
sartu ginen aspaldian, Jone
ta baditugu bi diska
esaten duzu ezin dugula
holan jarraitu erdizka
ikusten denez ezin jarraitu
zabiltza orain nire pista

J. Uria
Zuri oraindik antza ez zaizu
eta dena bihurtu ke
ni nahi ez dudan zenbait gauzatan
ibili naiz zenbait urte
EiTBra joan gero lortzeko
behar adina entzute
nire burua saltzen ari naiz
bizirautearen truke.

M. Goiriena
EiTBtik deitu zizuten ta
zure burua nahastu
diru beharrez ibiltzen gara
badugu hainbeste gastu
baina bide hau aukeratuta
orain ezin da hautatu
soluzino erreza daukagu
Jone, erdia gastatu.

J. Uria
Baina mundura etorri ziren
lehenik Oihan gero Unai
eta erdia ezin gastatu
nahiz eta nik horrela nahi
izan ninteke literatura
gogoz irakasteko gai
nire patrikak eskertuko du
eta hezkuntzak ere bai.

M. Goiriena
Seme-alabak etorri ziren
mundura holako baten
eta nahiz eta musikan dugun
oraindik hainbat ekarpen
urteetan hortxe ibili gara
mantra berdina esaten
badakigu musikak Euskadin
ez du dirurik ematen.

J. Uria
Ez du dirurik ematen baina
hala dugu aukeratzen
zure aukera izan zen noizbait
nire lehenengo aukera zen
baina aldatzea zilegi da ta
maiz onena da suertatzen
animo eta ia ez zaizun
niri bezala gertatzen.