Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Mikel Goiriena
Bertsoa entzun |
2023-11-18 Santurtzi Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Mikel Goiriena
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Bizkarra
Gatx erdi kroniko bat
daukat jaiotzetik
ni nintzen nengoana
txarto bihotzetik
xuxurla eiten deustazu
belarri ertzetik
zegaitik zatoz beti
zu nire atzetik? (bis)
M. Goiriena
Hortzak zorrotzak eta
odolez hortzoia
nik bihotzean daukat
kristoren sasoia
pasaidazu pastilla
gorria, marroia
ia desagertzen den
atzeko dragoia. (bis)
A. Bizkarra
Honen buru barruan
a ze pelikula!
Hartu’ixu bihotzean
daukadan pilula
uste dot maitemina
joango jatzula
baina dragoia ez da
joango sekula. (bis)
M. Goiriena
Pastilla eskatu dizut
gaur arte bi aldiz
ta eskatuko dizut
oraingoan berriz
pelikula hasteko
nago gogo handiz
Morfeo pasaidazu
has daitela Matrix. (bis)
A. Bizkarra
Zuk zer dinozun eta
ordez ze dinodan
ez zu ta ez ni bere
ez gabiz ganoran
zeuk be zeurea emon
dekozuna organ
ea kolpearekin
behingoz lo hartzen dodan. (bis)
M. Goiriena
Hemen ez da irtengo
inor ere galtzen
zu lokartu nahian ta
ni indarrak hartzen
laster hasiko zara
suabe lokartzen
Teleberri bat ere
ez zaizu geratzen. (bis)