Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-03-10 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Altube, Ander Elorriaga, Erika Lagoma, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Durangaldea Uztabarritzen (3. 2023)
Représentación
2023-03-10 Berriz Jaialdia
Conducteur/trice
Amuriza, Miren
Bertsolaris / Auteurs
Altube, Bittor
Elorriaga, Ander
Lagoma, Erika
Pagola, Eli
Exercice
Launaka gaia-emanda batek besteei
Sujet proposé
Bittor, atzeko hirurak oso musikazaleak dira, eta musikari buruz asko egiten dute berba. Erikari entzun diozu: “Entzun duzue J Martinaren Efemerideak-en bertsioa? Brutala da”. Eta segidan Elik “Ba ni Merina Grisen kontzertuan izan nintzen eta zelako esperientzia!”. Eta Anderrek “Ba ni nabil Vulk entzuten eta itzela da, itzela!”. Hori da kuadrillan egiten dituzten komentarioak. Baina denok daukagu binilozko diskoak bezala B alde bat, eta B alde hori da inork entzuten ez gaituenean entzuten dugun musika hori. Zein da hiru horien B aldea Bittor? Bakarrik daudenean ze ezkutuko musika lista entzuten dute?

Description

Air
Eguna pasa nekean eta
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-03-10 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Altube, Ander Elorriaga, Erika Lagoma, Eli Pagola

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Altube
Erika antza J Martina
dabil ezin erretira
modernizatu egin da eta
dabil gazteen neurrira
baina Barcena ahizpak alboan
utziko ditut ta tira
bere B listan bakarrik daude
Bizarrap eta Shakira. (bis)

E. Lagoma
Las mujeres facturan entzuten
nabil ekin eta ekin
sekretutxoa nuen nik Bittor
kontatu duzu behinepin
baina beste bat gordeta daukat
azalduko dut zuekin
zeren gauero oheratzen naiz
Benito Lertxundirekin. (bis)

B. Altube
Ba Benitokin obsesionauta
beste bat daukagu mahaian
nahiz eta Ander Vulkekin hortxe
dabil jai hemen ta jai han
goizero bera altxatu eta
dutxatzen zaigun garaian
oi Baldorbaka ibiltzen da hor
Benito imitatu nahian. (bis)

A. Elorriaga
Bai ba imitatzen dut Cola Caoai
ematerakoan zurrut
nire Spotify lista horretan
daude bai kursada batzuk
baina Bittortxo esan behar dut
zeren ez dakizu ez zuk
sarritan Miren Amurizaren
bertsoak entzuten ditut. (bis)

B. Altube
Ta hirugarrena Eli ikusten dut
mahai bueltan eserita
ez al du honek bertsolari sen
jarrera, planta ta pinta?
Erreferente bizitzan nor duen
aspaldi dut igarrita
egun guztian dau Maialenen
bertsoak tope jarrita. (bis)

E. Pagola
Ni Maialenek itsutu ohi nau
ederki diozun modun
bat hoberikan ez dut aurkitzen
buruak egiteko boom!*
Baina begira ze artista klase
gure etxean daukagun
oraindik zai naiz Bizarrapekin
noiz kolaboratuko dun. (bis)


* “Bum” ahoskatu zuen.