Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2023-07-15 Alegia Jaialdia
Conducteur/trice
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Martikorena Lizaso, Eñaut
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Bada jende asko, zortean, patuan eta destinoan sinisten duena. Hasita dago konstelazio familiarrak, eskua irakurri, astrologiako kartak... Eñautek sinisten al du guzti horretan?

Description

Air
Itsaso hori dago zatarra
Nom de la strophe
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso

Nom de la strophe:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskuai beida* ze diagnosi
hemen bakoitzak bere apaiz dosi
eguneroko egunkariko
horoskopo zatik josi (bis)
besteei gaitza egotzi
ia burua egosi
hirurogeita hemezortzi
dituzten hoiei fedeagatik
ene zenbat lata-ontzi!
Ta gero berriz logo berriaz
produktu bera erosi. (bis)

Denak behar du hamaika fede
kutxa bete nahi hori da xede
pertsonak beti ezezagutza
izan baitu bizi-lege (bis)
kontzientzia dun abere
orok erantzun bat bere
lortzea baitu mesede
eta ez pentsa hortan naizenik
koherentzian errege
sufritzerakon sinistu nahia
pairatu baitet nik ere. (bis)

Nork be’ Jainkoei reberentzia
bere uste ta preferentzia
nahiz eta berez hoiei guztiei
jarri nahi resistentzia. (bis)
Minarekin pazientzia
izan ohi da irentsia
ta orduko herentzia
ahaztu ohi da ta nahiz norberantzat
bilatu diferentzia
erantzunen bat behar denean
ez da nahikoa zientzia. (bis)

*Begira