Bertsos - View details To know more about this section
2023-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso
Bertsoa entzun |
2023-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso
Stanza name:
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eskuai beida* ze diagnosi
hemen bakoitzak bere apaiz dosi
eguneroko egunkariko
horoskopo zatik josi (bis)
besteei gaitza egotzi
ia burua egosi
hirurogeita hemezortzi
dituzten hoiei fedeagatik
ene zenbat lata-ontzi!
Ta gero berriz logo berriaz
produktu bera erosi. (bis)
Denak behar du hamaika fede
kutxa bete nahi hori da xede
pertsonak beti ezezagutza
izan baitu bizi-lege (bis)
kontzientzia dun abere
orok erantzun bat bere
lortzea baitu mesede
eta ez pentsa hortan naizenik
koherentzian errege
sufritzerakon sinistu nahia
pairatu baitet nik ere. (bis)
Nork be’ Jainkoei reberentzia
bere uste ta preferentzia
nahiz eta berez hoiei guztiei
jarri nahi resistentzia. (bis)
Minarekin pazientzia
izan ohi da irentsia
ta orduko herentzia
ahaztu ohi da ta nahiz norberantzat
bilatu diferentzia
erantzunen bat behar denean
ez da nahikoa zientzia. (bis)
*Begira