Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2023-08-24 Amezketa Jaialdia
Conducteur/trice
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Azkenaldian albistegietan pozarren ematen dituzte datuak, turismoa gora eta gora doala erakusteko. Baionako bestak inoizko jendetsuenak, Donostiakoak ere bai, Bilbokoak halatsu. Bisitarien errekorra ez da bakarrik udan gertatu, aurreko hilabeteetan ere bai. Gainera, ez da bakarrik kostako kontua, barnekaldean ere gora egin du kopuruak. Datu horiek zenbat dute positibotik? Pozarren emateko albisteak al dira?

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ehunka, milaka kilometro hegan
daramatza hegazkinak
auto ilaran xahutzen dira
gasoilak ta gasolinak
agroturismo, alberge, etxe
Airbnb*, hotel finak
kostako labar, mendiko punta
herriko plaza ixkinak
eta surf taulak, eta golf pistak
errekak eta piszinak
gu gera dena xahutzen degun
piztia aseezinak.

Gero inpakto ekonomiko
hitzari ze erabilpen
noren onura ta noren sosa
ari gara eragiten?
Dena berotze globalen alde
ta mundu bat irakiten
industria egin dugula dena
hori dut nik irudipen
eta larreak ta itsasoak
ezin ba plazara irten
gehien sufritzen ari direnek
hitzik ez dute egiten.

Baina udara ailegatzen da
salbuespen bezala tira
“Merezi ditut opor batzuek
ta banoa urrutira”
berdin trenean nahiz furgonetan
ene turisten segira!
Norbera bere lekutik kanpo
ta denok mundu guztira
gaur eguneko kapitalismo
basati latza hori da
baina inoiz ez da norbere kulpa
jendea besteak dira.


*“Airbianbi” ahoskatu du.