Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-11-24 Abadiño Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
2023-11-24 Abadiño Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neurria: Zortziko handia
Doinua: Esplikatzera noa kontuak
M. Amuriza
Plazan hazita ibili denak
entzulearen trukera
egonarria biderkatuta
eduki behar luke ba!
Nik kantatuko neuke zurekin
gaurko moduan luzera
ta zer kantauko ete zeunke zuk
hemendik hogei urtera?
Neurria: Zortziko handia
Doinua: Txoriak eta txoriburuak
S. Lizaso
Aizu hemendik hogei urtera?
Ai zer galdera zitala
baina fetxa ere etorri leike
gabiltzala-gabiltzala
nik ordurako galduko baitut
orain daukadan itzala
eta seguru kantatuko det
hain gutxi falta zaidala! (bis)
M. Amuriza
Denborarekin hasi ezkero
aurrea eta atzea
pasau dana ta geratzen dana
hain zaila da markatzea!
Kinttako batzuk bazabiltzate
aurrera eta atzea
besteei baino hobe gehiago
pixka’t zuri faltatzea. (bis)
S. Lizaso
Hori ez dago jakiterikan
zertan egon sinetsita?
Eta ez dago zer egonikan
geroarekin etsita
datorrenean hor datorrela
azken egunaren zita
zaharrago asko hil dira lehen’e
baina gutxio bizita. (bis)
M. Amuriza
Akordarazi doztezu ointxe
gure umetako mito
bat zan Fernando Amezketarra
ta zuk abotsa polito
ipini zeuntzon eta bera lez
munduko eta herriko
zu Azpeitiko kanpantorrean
biziko zara betiko. (bis)
S. Lizaso
Eskertzen dizut Miren daukazun
zure hainbat borondate
eta Fernandon adibidea
utz genezake aparte
kanpantorrean betiko bizi
agian neuretzat kalte
nik nahiago det kalean bizi
irauten dudan bitarte. (bis)
M. Amuriza
Mito bihurtu leike Xebastian
oin bertsolari bakotxa
eta ez zaren egunean be’
oroituaz zure poza
igual marrazki bizidun batzuk
eingo deutzuez ta prosa
eta orduan nok ipiniko
ete dau zure ahotsa? (bis)
S. Lizaso
Hori hain zaila izango denik
neri ez zait iruditzen
erreparatu aurrerapenak
zer bidetatik dabiltzen
ez naiz hasiko hark edo honek
jarri dezake agintzen
hiltzeko ez dut presarik eta
utzi zaidazu bizitzen! (bis)
M. Amuriza
Lasai gerrara ez dut eroango
ta gure interakzioa
baina umoretik garatu leike
luze konbertsazioa
hiltzeko ez dozu presarik, ondo
beraz bizitza zioa
ze aldartetan harrapau dozu
orain jubilazioa? (bis)
S. Lizaso
Aurtengo urtean jubilatu naiz
zuk ere dezu gogoan
hainbeste urte orduan mende
alperrik ez dira joan
eta eskerrak entrenatzen’e
hasi nintzela behingoan
lan asko ein gabe bizitzen aizu
lehendik hasita nengoan! (bis)
M. Amuriza
Egia esan lan banaketa
zer dan sarri entzuten da
dala kalean, dala etxean
atzera eta aurrera
egin ezean lana hantxe plast!
Biderkatzeko aukera
zuk egin bako lanak orduan
zeinek egin zituen ba? (bis)
S. Lizaso
Kezka horrekin zu bezelaxe
egongo da zenbait jende
nik aitortzen det ez dut sufritu
beti’re lanaren mende
egin gabeak nork egin ditu
Miren zuzen dezu galde…
Batzuek amak eta besteak
oraindik ein gabe daude! (bis)