Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Oihana Arana
Bertsoa entzun |
2023-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Oihana Arana
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Arana
Ez pentsatu dudanik
sekulako pena
gure beroaldia
baitzen nabarmena
pena ez emateko
kaleetan barrena
haize freskoa zen juxtu
behar genuena. (bis)
I. Alcantarilla
Maitemindu direla
gainera betiko
eta aulki batean
ai! Malkotan ito
muxu ta muxu hortxe
bi ordu ta piko…
Egia da ez zaizu
gaizki etorriko. (bis)
O. Arana
Hori da esan dudana
pentsatzen jarrita
eta ez naiz izango
bate’ hipokrita
enamorauta nago
badakizu txika
halakoetan dena
ohi dela polita!
I. Alcantarilla
Holako asko entzun
ditut inguruan
desagertzen direnak
lehen segunduan
haizea eukitzen da
modu seguruan
batzuek eskuan ta
besteek buruan. (bis)
O. Arana
Ez pentsa hitza denik
minen oinordeko
zoriontsu naiz orain
lehengo antzeko
ta zu etorri zarenez
lana egiteko
badugu aitzakia
etxera joateko. (bis)
I. Alcantarilla
Ni ere adin horretan
halakoa nintzan
orain ezin ibili
gaztetxoen gisan
aholku bat eman nahi
nizuke bizitzan
ahal duzun bitartean
zoriontsu izan. (bis)