Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Bartra
Gizarte gero ta zaharrago bat
izango delako funtsa
edo zaintzarik eza daukagu
edo bestela dirutza
nik zu zaintzeko utziko ditut
arima eta gorputza
baina bidean nahi dut sistema
publiko baten laguntza.
N. Ibarzabal
Ta ari gara aldarrikatzen
kaleetan ahots goran
ea ez duten eskatzen dena
gero gordetzen alfonbran
nik ez nuke nahi zure kalte egin
ta eten bat sortu denboran
zaintzak bizitza gerarazten du
ondo dakit zer diodan.
O. Bartra
Zaintza eskubide gabe daukagu
zoritxarrean jente lar
hainbeste jente erdi gaixorik
eta hainbat jente mehar
zuk zaindu nauzu denpora askoan
ta nik be zu zaindu behar
elkar maitatzen dugun neurrian
zainduko baitugu elkar.
N. Ibarzabal
Nik ere hori sinetsi nahi dut
baina aintzat hartu behar
zaintza ezin dela beti zor izan
biontzat bizitzan zehar
ze aukera dauzkat nire alabaren
denbora galtze ta liskar
edo uztea etorritako
emakume baten bizkar?
O. Bartra
Esan didazu ez duzula nahi
zama izan azkenean
ta une hortan sar zaitzadala
egoitzaren barrenean
edo emakume baten zaintzaren
azpiko eta senean
baina gero ez da horren erreza
unea heltzen denean.
N. Ibarzabal
Nik pixkanaka gaindituko dut
neure urtaroen langa
ta bitartean egin dezagun
aldarri eta demanda
baina sarritan desiratzen dut
egia dena esanda
ea kolpetik hiltzerik dudan
bihotzekoak emanda.