Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Saioa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Bartra, Oihana
Ibarzabal, Nerea
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Oihana alaba eta Nerea gurasoa zarie. Greba feminista prestatzeko batzordetik bueltan zatozie. Oihana, Nereak esan deutsu zaintzaren gaiaz hainbeste hausnartu ostean, arduratuta dagoala etorkizunean ez daualako gertukoentzat zama izan gura

Deskribapena

Doinua
Kintak jarrita ondorenian
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra
Gizarte gero ta zaharrago bat
izango delako funtsa
edo zaintzarik eza daukagu
edo bestela dirutza
nik zu zaintzeko utziko ditut
arima eta gorputza
baina bidean nahi dut sistema
publiko baten laguntza.

N. Ibarzabal
Ta ari gara aldarrikatzen
kaleetan ahots goran
ea ez duten eskatzen dena
gero gordetzen alfonbran
nik ez nuke nahi zure kalte egin
ta eten bat sortu denboran
zaintzak bizitza gerarazten du
ondo dakit zer diodan.

O. Bartra
Zaintza eskubide gabe daukagu
zoritxarrean jente lar
hainbeste jente erdi gaixorik
eta hainbat jente mehar
zuk zaindu nauzu denpora askoan
ta nik be zu zaindu behar
elkar maitatzen dugun neurrian
zainduko baitugu elkar.

N. Ibarzabal
Nik ere hori sinetsi nahi dut
baina aintzat hartu behar
zaintza ezin dela beti zor izan
biontzat bizitzan zehar
ze aukera dauzkat nire alabaren
denbora galtze ta liskar
edo uztea etorritako
emakume baten bizkar?

O. Bartra
Esan didazu ez duzula nahi
zama izan azkenean
ta une hortan sar zaitzadala
egoitzaren barrenean
edo emakume baten zaintzaren
azpiko eta senean
baina gero ez da horren erreza
unea heltzen denean.

N. Ibarzabal
Nik pixkanaka gaindituko dut
neure urtaroen langa
ta bitartean egin dezagun
aldarri eta demanda
baina sarritan desiratzen dut
egia dena esanda
ea kolpetik hiltzerik dudan
bihotzekoak emanda.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra