Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Représentación
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Onintza
Intxausti, Aissa
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Onintza, Bizkaiko Txapelketako ganbarako zaintzailea zara eta Aissa bertsolaria. Saioko beste bertsolari danek kantau dabe dagoeneko eta biok bakarrik geratu zarie ganbaran. Onintza, Aissak esan deutsu ez dauala kantetan urtengo.

Description

Air
Durangotik gorako
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita
Hamabi kilometro
hona eta hara
ein dozuz ta pentsau dot:
“Hau da hau pasada!”
Nigatik ondo dago
nagusia zara
nahi badozu goazen
biok parrandara. (bis)

A. Intxausti
Parranda zalea ta
Onintza ezin neka
frontoia dago baina
goraino beteta
hemen ederto nago
zuk jarri arreta
jarraituko dut jaten
Sucharden tableta. (bis)

O. Enbeita
Halan da ze ez zagoz
barruz horren grabe
beldurrik ba al dago
hemen parez pare?
Akaso joan behar zeunke
suabe-suabe
txalo eingo deutsue
txarto kantauta be. (bis)

A. Intxausti
Nahiz eta txaloei
ezin egin uko
hoien artean ni naiz
oholtzako bulto
erabili ditzaket
horrenbeste truko
azkena naiz ta inor
ez da ohartuko. (bis)

O. Enbeita
Zure gaztetasuna
freskura, kolore
ganbaran ez zendukez
behar orain gorde
azkena izatea
zuretzat ohore
ze besteek ez dabe
egin hain ondo be. (bis)

A. Intxausti
Zure hitzek daukate
nahiko gezur, peste
baina hemen nabil ni
animoen eske
txapelketak niri ez dit
inporta hainbeste
nire partez agian
zeu joan zaitezke. (bis)