Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Aissa Intxausti

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Représentación
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Auteurs
Bartra, Oihana
Intxausti, Aissa
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aissa euskal preso politikoa eta Oihana bere laguna zarie. Aissa, hiru hilabete geratzen dira zure zigorra amaitu eta kalera urteteko. Oihana laguna etorri jatzu gaur bisitan eta zure arduren ganean berbetan hasi zarie

Description

Air
Gizakiak harri bat
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Aissa Intxausti

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Intxausti
Askatasunerako
noski, nuen grina
etxe bat eta lan bat
da gauza jakina
pentsatze hutsarekin
dut tripako mina
kokatzeko nik egin
behar ahalegina
orain arte hau baitzen
imajina ezina. (bis)

O. Bartra
Etxea izan duzu
aspalditik ziega
ta hemendik gutxira
behar zara atera
zelan bueltauko zaren
pixkana etxera
eta zelan eraiki
zure izaera
imajinauko dugu
zurekin batera. (bis)

A. Intxausti
Nola ikusten duzu?
Ez esan gezurra
han hartuko ote dut
kolpea, egurra?
Aspaldi joana da
lehen neukan apurra
barruko kideei
emanda agurra
lehen gogoa neukan
ta orain beldurra. (bis)

O. Bartra
Beldurra izaten da
aldaketen etsai
baina behin aterata
guztiok ze lasai
parrandan zein kalera
edota jairik jai
hemen dena aldatu da
mundu eta garai
guztia aldatu da
baina zu ere bai. (bis)

A. Intxausti
Noski aldatu naizela
hori ezin uka
nola harremantzen da
zein da gaurko looka?*
Nire zalantza denak
oin ezin izkuta
baina seguru nago
banago galduta
eramango nauzula
eskutik helduta. (bis)

O. Bartra
Kartzelan guztia da
besteen oihartzuna
funtzionarioak “guau”
ta zuk erantzuna
ordutegi zehatza
ta oso zurruna
zuretzako ez al da
azkenik summuma
zuk erabakitzea
egiten duzuna? (bis)

*Bertsolariak “luka” ahoskatu du