Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Représentación
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Bartra, Oihana
Pagonabarraga, Gorka
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Oihana, argazkilaria zara. Batez be, Euskal Herriko naturaren inguruko lanak egiten dozuz. Gorka baserritarrarengana jo zendun Abiadura Handiko Trenaren obrak hasi aurretik bertan erreportaje bat egiteko. Orain bueltatu egin zara

Description

Air
Zer da gaur Donostian
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra
Zuen paraje hori
a ze marabilla!
Oin dela urte batzuk
ze argazki pila!
Gero agindu zenidan
bueltatu nendila
lehen dana zen natura
polita, hurbila
ta orain zoom ein behar dut
naturaren bila. (bis)

G. Pagonabarraga
Honi egin zaizkio
hamaika kritika
hautsez bete digute
atarte polita
ta ni gora begira
animoz jausita
behatzera mugatu
naiz guztiz etsita
argazkiak egiten
ere ez dakit ta. (bis)

O. Bartra
Orain dana makina
dana industria
goitik behera suntsitu
baitute guztia
horri begiratzeko
hartuta astia
etxe ondoan egin
dute sarraskia
zer moduz dago zure
barne argazkia? (bis)

G. Pagonabarraga
Dena zuri-beltzean
gainera gogortzen
daukadan pistarekin
ni ez naiz harrotzen
argi ikus dezaket
eta entzun ozen:
mundu bat hazten eta
beste bat erortzen
lehendik ere goitik
behera gentozen. (bis)

O. Bartra
Zaila da erorketa
hori onartzea
eta argazki zuzen
ta on bat hartzea
gero errebelatuta
nire balantzea
nahiz eta pertsonala
den zure trantzea
guztion ardura da
hau enkoadratzea. (bis)

G. Pagonabarraga
Topatu beharko duzu
foku egokia
horko postetzarra ta
nire bekokia
hau jadanik ez baita
lehen zen tokia
Oihana, egin ezazu
ez da aitzakia
erreportajearen
bigarren zatia. (bis)