Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Représentación
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Auteurs
Galletebeitia, Xabat
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Xabat, nerabea zara. Zure zaletasunengatik “frikia” zarela esan izan deutsue ikaskideek. Gero eta gitxiago inporta jatzu besteek diñoena.

Description

Air
Kas pote batzuk, txarroko ura
Nom de la strophe
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Nom de la strophe:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Guztiek deitzen didate friki
gustoko ditut mate ta fiki
beraiek berriz beti hain hippy
hizketa gaiak baloi ta titi
baina nerabe batek gura du
lagun taldera atxiki
saiatu izan naiz goian eusten
ta ez sentitzen hain txiki
ta ahalduntzen ere banoan
arren munduan poliki
jolastorduan berriro barre
egin didate berriki. (bis)

Nire aurkako hainbeste radar
ezkutatuta bi hankek dar-dar
nahigabe atera dut beti hamar
ta inbidia da anker samar
nahiago nuke arrakasta honek
lagunena ere balekar
baina hamasei urte izanda
ez dugunez zaintzen elkar
gelan nik irriz erantzuten dut
ta etxean gero negar
gaur arte ez nuen usteko baina
berez ez zaituztet behar. (bis)

Hala aldatu naiz lagun taldez
gero kalean espaloi aldez
jada ez zaizkit etortzen galdez
ta betetzen naiz maiz Orfidalez
puzzle oso bat egin daiteke
lehen nintzenaren txatalez
baina bakarrik gustora nago
neronen mundu zabalez
gero ez etorri nire hiletara
negar batean, txabales
bere sutea begiratzera
doan piromano bat lez! (bis)