Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Représentación
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Abarrategi, Peru
Arrizubieta, Aroa
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Urbinako bi adineko pertsona dira Aroa eta Peru. Abiadura Handiko Trenaren aurrean daude, trena pasatzen ikusiko ez dutela hausnartzen. Aroa hasita, hiruna bertso zortziko nagusian.

Description

Air
Egun lanerat abiatu zait
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aroa Arrizubieta
Tren bat eraiki nahi omen dute
gure hain herri garbian
eta gu obrak behatzen gaude
parez pare ta adi han
abiadura handiko trena
deituko dute agian
baina ez doa dirudienez
hain abiada handian!

Peru Abarrategi
Balla ertzetik ikusten dugu
guk ere adin bat dugu ta
aitortzen dizut Aroa lagun
tristurak nauka hartuta
obra noiz hasi zutenik ere
jadanik daukat ahaztuta
trenik ez dugu ikusiko ta
guztia izorratuta!

Aroa Arrizubieta
Hemen guztia dagoelako
zikinkeriaz beteta
eta ideiak eta planoak
poltsikoetan gordeta
nahiz eta honi jarri diogun
guk gaur berriro arreta
azkenengo hogei urteak berdina
ikusten gabiltza eta!

Peru Abarrategi
Argi daukagu guk obra hauxe
ez dugula hain begiko
obretan hasi ta izorratu
zuten guztia betiko
eta jakizu urte askotan
antzeratsu du segiko
susmoa daukat ilobek ere
ez dutela ikusiko!

Aroa Arrizubieta
Jakin nahi nuke ez ikusteak
ematen al dizun pena
zer datorkigun pentsatu behar
genukeelako aurrena
baina hala ere begiratzea
ez ote dugu onena?
Ikusteari uzterakoan
pasatzen delako trena!

Peru Abarrategi
Ba pasako da, baina ikusteko
jakin ez daukat irrika
hemen guztia bota zutenez
kolpeka, harrika-harrika…
Beste auzora egingo dugu
laster guk biok bisita
eta herria ez dugu utziko
lehen zena bezain polita!