Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-02-17 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2024-02-17 Soraluze Jaialdia
Gai-emailea
Larretxea, Ainhoa
Urien, Ainhoa
Bertsolaris / Auteurs
Robles, Sarai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Lehiari buruz kantatzeko eskatuko dizugu. Señora Sariketak beste leku batetik begiratu izan dio lehiari, berrikuntza handi bat izan da hori. Lehiaren ikuspuntu hori bertsolaritzatik haratago eramateko eskatuko dizugu. Nola bizi dugu lehia euskal kulturgintzan, oro har? Zer harreman dugu feministok lehiarekin?

Description

Air
Loreak udan ihintza bezela I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2024-02-17 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nor kritikatu? Nor zoriondu?
Nori zuzendu lorea?
Nork du ilerik punkiena ta
nork du jantzi dotorea?
Espektatibak nork bete ditu?
Nork du karta bat gordea?
Gaurko Señora Egunean nork
bota du agur hobea?

Twitterreko like* eta bertsio
zein egunkariko aipu
behin hasitako ekimen hura
zeini esker da jarraitu?
Ondokoari begira gaude
nahiz nahi genukeen amaitu
ongi gaudela performatzeak
leher eginda uzten gaitu.

Lehia guztiok bizi izan dugu
noizbait bertatik bertara
gure idealen kontra doala
sentituaz beharbada
“Lehiakorra naiz” esate hutsak
sortzen duenez ikara
irabazi nahi izateagatik
errudun sentitzen gara.**

Ta feminista baldin bazara
bikoitza denez erronka
txapelketa bat ez da bakarrik
bertsoa pentsatu, bota.
Saia gaitezen ahul izaten
horretan lana dago ta
geure artean ta batez ere
gure kontraesanen kontra.

*Laik” ahoskatu du.
**Argia joan da, eta hurrengo bertsoa mikrofonotik kanpo kantatu du.