Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-02-17 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles
Bertsoa entzun |
2024-02-17 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nor kritikatu? Nor zoriondu?
Nori zuzendu lorea?
Nork du ilerik punkiena ta
nork du jantzi dotorea?
Espektatibak nork bete ditu?
Nork du karta bat gordea?
Gaurko Señora Egunean nork
bota du agur hobea?
Twitterreko like* eta bertsio
zein egunkariko aipu
behin hasitako ekimen hura
zeini esker da jarraitu?
Ondokoari begira gaude
nahiz nahi genukeen amaitu
ongi gaudela performatzeak
leher eginda uzten gaitu.
Lehia guztiok bizi izan dugu
noizbait bertatik bertara
gure idealen kontra doala
sentituaz beharbada
“Lehiakorra naiz” esate hutsak
sortzen duenez ikara
irabazi nahi izateagatik
errudun sentitzen gara.**
Ta feminista baldin bazara
bikoitza denez erronka
txapelketa bat ez da bakarrik
bertsoa pentsatu, bota.
Saia gaitezen ahul izaten
horretan lana dago ta
geure artean ta batez ere
gure kontraesanen kontra.
*Laik” ahoskatu du.
**Argia joan da, eta hurrengo bertsoa mikrofonotik kanpo kantatu du.