Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-06-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal
| Bertsoa entzun | 
2024-06-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal
		
				
				Nom de la strophe: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localisation: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Puntua:
Hogeita piko ume
gela bakarrean
Mendizabal:
eta maisua beti
ez da indarrean
ni hizketan hasi ta
asko marmarrean
sarri nago umore
kaskar xamarrean.
Puntua:
Bakoitzak bere etxetik
dakarren motxila
Mendizabal:
ta askotan kiloak
izate´itu mila
irakaslea ez da
aldiro abila
eta motxilan zama
arindu dadila!
Puntua:
Nekagarria bezain
gozagarri ote?
Mendizabal:
Ofizio politta
dudala diote
nahiz ta bere alde txarra
baduen demontre
orain artean pozik
juaten nauk mote!
Puntua:
Hasteko zein egun duk
denetan zailena?
Mendizabal:
Zuretzat bezelaxe
netzat astelehena
motxilan baitaramat
asteburu dena
eta ez da izaten
karga arinena.
Puntua:
Antz ematen al zaiek
kurtso amaiera?
Mendizabal:
Aztoratzeko egin
ohi dute aukera
nahiz ta bide luzea
zegon irailera
ekainan bukaerara
iritsiko gera.
