Bertsos - View details   To know more about this section

2024-06-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2024-06-16 Tolosa Jaialdia
Conductor
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Unai
Exercise
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic
Irakasle haugu eta horren harira puntu batzuk:

Puntua: Hogeita piko ume / gela bakarrean
Puntua: Bakoitzak bere etxetik / dakarren motxila
Puntua: Nekagarria bezain / gozagarri ote?
Puntua: Hasteko zein egun duk / denetan zailena?
Puntua: Antz ematen al zaiek / kurtso amaiera?

Description

Melody
Aranora joan ziran I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-06-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Hogeita piko ume
gela bakarrean

Mendizabal:
eta maisua beti
ez da indarrean
ni hizketan hasi ta
asko marmarrean
sarri nago umore
kaskar xamarrean.


Puntua:
Bakoitzak bere etxetik
dakarren motxila

Mendizabal:
ta askotan kiloak
izate´itu mila
irakaslea ez da
aldiro abila
eta motxilan zama
arindu dadila!


Puntua:
Nekagarria bezain
gozagarri ote?

Mendizabal:
Ofizio politta
dudala diote
nahiz ta bere alde txarra
baduen demontre
orain artean pozik
juaten nauk mote!


Puntua:
Hasteko zein egun duk
denetan zailena?

Mendizabal:
Zuretzat bezelaxe
netzat astelehena
motxilan baitaramat
asteburu dena
eta ez da izaten
karga arinena.


Puntua:
Antz ematen al zaiek
kurtso amaiera?

Mendizabal:
Aztoratzeko egin
ohi dute aukera
nahiz ta bide luzea
zegon irailera
ekainan bukaerara
iritsiko gera.