Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-12-08 Lexantzü-Zunharre Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
Bertsoa entzun |
2024-12-08 Lexantzü-Zunharre Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Idatzi ditzakegu hamaika histori
idatzi ditzakegu hainbertze teori
idatzi ditzakegu kantu bat edo bi
irakurri behar da ta eskribitu ongi
Etxeparek jadanik erran zuen hori. (bis)
Idazteko denbora eta hainbat gako
behar dira lan hori erraza ez delako
gero hitzak joatea paperetik kanpo
ta jendeen begitara egitea salto
liburuak ez baitira apaletarako. (bis)
Ta letrek sortzen dute guregan lilura
nik idazten ta leitzen ditut hain gustura
horrela bizi baita herriko kultura
ta berdin du ahoz zein den literatura
bakoitzak egin beza ahal duen modura. (bis)