Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2024-12-08 Lexantzü-Zunharre Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2024-12-08 Lexantzü-Zunharre Lagun-artekoa
Conductor/a
Alkhat, Xan
Bertsolaris / Autores
Txoperena, Maddi Ane
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Bi liburu idatzi dituzu Ene baitan bizi da eta Ez erran inori. Euskarak iraunen badu idatzi behar da? Irakurri behar da? Mintzatu behar da?

Descripción

Melodia
Idatzi ditzakegu
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2024-12-08 Lexantzü-Zunharre Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Idatzi ditzakegu hamaika histori
idatzi ditzakegu hainbertze teori
idatzi ditzakegu kantu bat edo bi
irakurri behar da ta eskribitu ongi
Etxeparek jadanik erran zuen hori. (bis)

Idazteko denbora eta hainbat gako
behar dira lan hori erraza ez delako
gero hitzak joatea paperetik kanpo
ta jendeen begitara egitea salto
liburuak ez baitira apaletarako. (bis)

Ta letrek sortzen dute guregan lilura
nik idazten ta leitzen ditut hain gustura
horrela bizi baita herriko kultura
ta berdin du ahoz zein den literatura
bakoitzak egin beza ahal duen modura. (bis)