Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2024-03-15 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Aissa Intxausti
Bertsoa entzun |
2024-03-15 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Aissa Intxausti
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Intxausti
Bertso oholtzak dira
niretzat aldare
ta psikoterapeuta
orain parez pare.
Igual arrazoi duzu
nago pixka’t grabe
ez dakit hitz egiten
errimatu gabe! (bis)
B. Altube
Bai, errimatzen duzu
gainera askotan
bertsotan zabiltz beti
baita ere lotan
baina ni nago Aissa
eskertu asmotan
zuregatik ikasi
dut eta bertsotan. (bis)
A. Intxausti
Beraz lagundu dizut
apur bat sorkuntzan
obsesioa daukat
eta nik hizkuntzan
bertso eskola badago
ezin egin huts han
eta ez badago berriz
kantatzen dut dutxan. (bis)
B. Altube
Ba benetakoa da
daukazun problema
soluzionatzen eman
behar dut onena
har ‘zazu liburu bat
ahazteko dena
Xabier Amurizak
idatzia ez dena. (bis)
A. Intxausti
Bertsotan izan behar du
gutxienez zatia
ta hori izan ahal da
zure erabakia
saio bat asmatzeko
hau da aitzakia
Bittor sortu dezagun
bertso terapia. (bis)
B. Altube
Ez dut gehiago sartu
gura hor muturra
buruai eman behar
diot ta egurra
buka dezagun orain
sesio laburra
hirurogeita bi euro
ta azken agurra. (bis)