Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-10-04 Urruña Sariketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Errexil Saria (2024. Urruña)
Représentación
2024-10-04 Urruña Sariketa
Conducteur/trice
Bidegain, Aritz
Bertsolaris / Auteurs
Lazkoz, Eneko
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Mendizale bat zara, Ezpeletako lepora abiatu zara. Bide bazterrean migrante batzuen omenez egindako oroigarri bat ikusi duzu. 1973an hiru gorputz atzemanak izan ziren leku honetan, hirurak maliarrak, goseak eta hotzak hilak. Pentsakor joan zara bidean.

Description

Air
ETAren su-etenetik
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2024-10-04 Urruña Sariketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ezpeletako lepoa, lepo eder, lepo altu
deskonektatu nahi badut neretzat toki sakratu
eta gaur berriro ere harri honekin topatu
nahiz eta beti bezela eskeini dit zer pentsatu
hortxe daude idatzita hiru izen, hiru datu
lurra dute ohe eta zerua berriz teilatu
berrogeita hamar urtetan ia ez da ezer aldatu. (bis)

Mundua ez baita guk uste dugun bezain borobila
ez al dirudi dugula itzaltzen doan bonbila?
Berrogei ta hamar urtera pasa dira egun pila
eta oraindik munduan bueltaka zenbat kuadrilla!
Batzuk sufritzen dabiltza eta mundua isila
hauek zertara zetozen argi geratu dadila
miseriatik ihesi eta bizitzaren bila. (bis)

Aspaldi hasi zen auzi honek amaiera nun du?
Bizitzeko behar bada jendea herritik urrundu
gu hitzez jatorrak gara baina ekintzaz tururu!
Egiten duguna baino gehiago esaten dugu
nora iritsiko garen ez nago oso seguru
gu ere mundua gara baina mundua ze mundu?
gu bezelakoak hiltzen uzten baldin baditugu! (bis)