Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2024-10-04 Urruña Sariketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz
Bertsoa entzun |
2024-10-04 Urruña Sariketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz
Nombre de la estrofa:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ezpeletako lepoa, lepo eder, lepo altu
deskonektatu nahi badut neretzat toki sakratu
eta gaur berriro ere harri honekin topatu
nahiz eta beti bezela eskeini dit zer pentsatu
hortxe daude idatzita hiru izen, hiru datu
lurra dute ohe eta zerua berriz teilatu
berrogeita hamar urtetan ia ez da ezer aldatu. (bis)
Mundua ez baita guk uste dugun bezain borobila
ez al dirudi dugula itzaltzen doan bonbila?
Berrogei ta hamar urtera pasa dira egun pila
eta oraindik munduan bueltaka zenbat kuadrilla!
Batzuk sufritzen dabiltza eta mundua isila
hauek zertara zetozen argi geratu dadila
miseriatik ihesi eta bizitzaren bila. (bis)
Aspaldi hasi zen auzi honek amaiera nun du?
Bizitzeko behar bada jendea herritik urrundu
gu hitzez jatorrak gara baina ekintzaz tururu!
Egiten duguna baino gehiago esaten dugu
nora iritsiko garen ez nago oso seguru
gu ere mundua gara baina mundua ze mundu?
gu bezelakoak hiltzen uzten baldin baditugu! (bis)