Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Représentación
2024-10-19 Eibar Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Alaia
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Badakizu esango diozunak bizitza aldatuko diola.

Description

Air
Larogeita hamar urte
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ahotsa dardarka, motel
sartu naiz bere kuartora
arnasteko bat, bi, hiru
lasai hartu dut denbora
bizitza aldatuko zaio
ezin itzuliz lehengora
bere hartzeko indarra
izango da suzko froga (bis)
atea zabaldu dut ta
berak begirada gora
susmatu du zerbait sobran
baitu beregan ganora
eta holaxe esan diot
goxo belarri ondora
“umetxo bat jaioko da
ta zure anaia izango da” (bis)

Berak isiltasun batez
sortu du parentesia
orain artean izan da
tronu erdian hezia
ta orain eztarri zulo
hortan daraman hesia
eraisteko sumatzen dut
nigan mila gabezia (bis)
nahiz ta konpartitzea den
bizitzaren esentzia
ai senide bat nahiz ta den
bizi osoko herentzia
ezin dut jasan sortuko
diodan diferentzia
lau hitzekin hautsiko dut
beraren inozentzia. (bis)

Berak dorre bat bota du
ukabilarekin sendo
ta bere antsietatea
sumatzen dut increccendo
ze egingo zaio laztana
jaio bazinen lehenengo
ezin zaitugu bihurtu
berriz ere bigarrengo (bis)
hau kontatzeko gogoa
maitea nik neukan zero
eta eztarrian traban
hala izan dut goizero
baina hauxe pentsatu nahi dut
inozentzi osoz edo
orain gorroto duzuna
maiteko duzula gero. (bis)