Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2025-01-05 Oiartzun Jaialdia
Conducteur/trice
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Arregi Markuleta, Maider
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Batzuetan une, leku eta distantzia jakin batera egoteak begi bat galtzea ekar dezake. Halaxe pasa zitzaion inauterietan nire herriko gazte bati, Xuhar Pazosi. Karga polizial batek distantzia motzera eta zilegi ez den altura batera tiro egiteak atzera bueltarik ez duten ondorioan utzi dizkio lagunartean ondo pasatzera baino joan ez zen Villabonako gazte bati.

Description

Air
Kontzientzia izaten degu
Nom de la strophe
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta

Nom de la strophe:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Begi eder bat zartatu zuten
poliziaren boterez
nahiz eta igual ez tiro egin
bertara jotzeko xedez
errelatotan gero ikusten da
makinatxo bat interes
ta nazkatu naiz epelkeriez
ta nazkatu naiz ETBz
segurtasunaz hitz egiten da
baina hori zer da berez?
Indarkeria eurak sortua
izango ez balitz legez.

Beraz begi bat utzia dute
nahikoa modu txarrean
epaitegian ordea euren
alde daude indarrean
eta nahiz eta herritar asko
ari garen marmarrean
polizia bat ipini dute
epailearen aurrean
ta bera libre utziko dute
oin zigortu beharrean
akatsak bando denetan daude
ta zigorrak bakarrean.

Nik horregatik ez dut sinisten
polizien erreforma
kontraesankor egiten zaizkit
polizia eta ona
kontrola baita zapalkuntza bat
badagonaren sintoma
ta horregatik iritsi baita
gure herri zahar hau hona
Xuharren alde ordea sortu
egin dute plataforma
amorru honek hartu dezala
elkartasunaren forma.