Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-03-14 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2025-03-14 Mendaro Jaialdia
Conducteur/trice
Urbieta, Ainhoa
Bertsolaris / Auteurs
Soto, Julio
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Orain mutil gazte dotore eta lerdena bazara ere, nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa?

Description

Air
Kantuz egin behar det
Nom de la strophe
Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-03-14 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto

Nom de la strophe:  Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zer gertatuko zaizun
ezin da igarri
baina oraindik nago
bizitza egarri
hogeita hamazazpi
kandela pozgarri
eta gehiago ere
baletoz pizgarri!
Ni ere zahartuko naiz
gaur ez baino sarri
baina oraindik ez naiz
pentsatzera jarri.

Hilezkorrik ez baita
bat jaio sekulan
zahartzaroa guztiok
hor dugu brujulan
ni ere pausoz pauso
nire abenturan
urte betetzen noa
gehiagoren guran
eta nagoenean
laurogeien mugan
ez dakit nork zaindua
edukiko dudan.

Baina jaio bezela
hilko naiz biluzi
sortzez ekarri nitun
hezurrok ta guzi
zahartzaroa ez dut nahi
baztarrean utzi
ze irudi hori gaur
didazu erakutsi
kafe eta pasio
ta bastoiai eutsi…
Ai hori egingo banu
ez litzake gutxi!