Bertsos - View details To know more about this section
2025-03-14 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
2025-03-14 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
Stanza name:
Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zer gertatuko zaizun
ezin da igarri
baina oraindik nago
bizitza egarri
hogeita hamazazpi
kandela pozgarri
eta gehiago ere
baletoz pizgarri!
Ni ere zahartuko naiz
gaur ez baino sarri
baina oraindik ez naiz
pentsatzera jarri.
Hilezkorrik ez baita
bat jaio sekulan
zahartzaroa guztiok
hor dugu brujulan
ni ere pausoz pauso
nire abenturan
urte betetzen noa
gehiagoren guran
eta nagoenean
laurogeien mugan
ez dakit nork zaindua
edukiko dudan.
Baina jaio bezela
hilko naiz biluzi
sortzez ekarri nitun
hezurrok ta guzi
zahartzaroa ez dut nahi
baztarrean utzi
ze irudi hori gaur
didazu erakutsi
kafe eta pasio
ta bastoiai eutsi…
Ai hori egingo banu
ez litzake gutxi!
