Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Naia Arrizabalaga, Mikel Etxezarreta, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Iban Urdangarin, Iker Zubeldia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2025-03-28 Ataun Jaialdia
Conducteur/trice
Barandiaran, Aitzol
Bertsolaris / Auteurs
Araiztegi, Eneko "Korta"
Arrizabalaga, Naia
Etxezarreta, Mikel
Igartzabal Bidegain, Aratz "Potto"
Urdangarin, Iban
Zubeldia, Iker
Exercice
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Sujet proposé
Eneko Aita Santua da. Esan dutenez Vatikanon denetik probatu dute zu sendatzeko, munduko mediku ta tratamendu mota guztiak. Antza denez ez dute emaitzarik eman. Azken saiakera egiteko azken bost petrikiloak ekarri dituzte; metodo kuriosoak omen dituzte baina munduko onenak omen dira. Bakoitzak konta dezala nola sendatuko lukeen Aita Santua.

Description

Air
Agur sagar beltzeran
Ai gure antzinako
Iparragirre abila dela
Nom de la strophe
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Naia Arrizabalaga, Mikel Etxezarreta, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Iban Urdangarin, Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Agur sagar beltzeran

N. Arrizabalaga
Zu gaixo ta herria
omen da penetan
elizak husten ari
ziren ja urteetan
baina ikusi zaituzte
egoera honetan
nola sendagarriak
maiz dauden hitzetan
jendetza omen doa
elizara bueltan.

E. Araiztegi
Antza eliza dabil
ja jendekin biltzen
gure Pablo onenen
ez baita aurkitzen
azkoitiar bat dator
hasi zait serbitzen
honen hitzetan ia
aspaldi hil nintzen
baina aizu belar txarra
hain errez ez da hiltzen.

Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz
Doinua: Iparragirre abila dela

M. Etxezarreta
Albaiteroa naiz ikasketaz
nahiko nizuke argitu
bizitza hontan ein ditut hainbat
mirari eta delitu
badaukat botika bat
akabo zure trabak
orratz honek ze ukitu
ia hilean dauden behiak ‘e
honek zutik jartzen ditu! (bis)

E. Araiztegi
Ja ez zegon ba zutitzerikan
nere moduko biga ja
botikarekin etorri zaigu
ta hor eman du epaia
badakit honen berri
herria Olaberri
da esateko garaia
botikak utzi ta ekarri’dak
behingoaz hire gaztaia. (bis)

Neurria: Hamarreko txikia
Doinua: Ai gure antzinako

A. Igartzabal
Kalentura haundikin
kopeta izardiz blai (bis)
hiltzeko ordua heldu
ta hala ‘re esnai
botika handirik gabe
naiz sendatzeko gai
hamabitan mahaira
jana atera ai!
Elizgizona bada
azalduko da bai. (bis)

E. Araiztegi
Beraz bete itzazu
zuk silla eta mahai (bis)
jarri urdai azpiko
txoixo eta urdai
horrela gobernatzen
bainaiz aste ta jai
nahiz ta ospitalean
ez nagoen alai
antza Jainkoak ere
ez nau ondoan nahi. (bis)

Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz
Doinua: Iparragirre abila dela

I. Urdangarin
Be’ izena ’re ahaztu egin du
gizarajoak ze kasu
ur beinkatuan bainatu zaitez
gurutzeai eman musu
edan ‘zazu ardoa
pixka bat ez, mordoa
ta puruari eman su
sendatu ez baino azken egunak
ondo pasako dituzu. (bis)

E. Araiztegi
Beraz Ataungo aguazilak
ni ikusi nau goibela
izena bai, bai, baina izana
nik ez det ahaztuko bela
ekarri ‘zak purue
exito segurue
izango degu horrela
baina jakizu azken egunak
oraindik urrun daudela. (bis)

I. Zubeldia
Botila beten eman dizkiot
jarabea ta jalea
ohian ondoan ia karkaxaz
beteta dauke baldea
hasten danen eztulka
saioa noizko buka!
Belaunek ‘e zabalea
hau sendatzeko onenak die
atxurre eta palea. (bis)

E. Araiztegi
Antza kolpetik kenduko dizkit
eztula eta herrena
ze soluzio zoragarria
alkateak dakarrena
eiten bada castinga*
hor dago gizon fina
mundun dagon alperrena!
Ni hilko nauk ta nere tokian
jarriko haute hurrena. (bis)


* “Kastiña” ahoskatu du