Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2025-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2025-06-29 Asteasu Jaialdia
Conducteur/trice
Zubeldia, Iker
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé
Puntua: Zer moduz bizi zera / Larraulgo partean?
Puntua: Asteasun ez danik / zer dago Larraulen?
Puntua: Semeak koxkortu ta / aitatxo gaztea.
Puntua: Ta nola zaintzen dezu / ile jantzi hori?
Puntua: Azkenengo parranda / noiz egin zenduan?
Puntua: Azkena hau da eta / nahi dezuna bota

Description

Air
Haizeak bidali du
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2025-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
I. Zubeldia
Zer moduz bizi zera
Larraulgo partean?

J.M. Irazu
Zu joaten ez bazera
dexente pakean
bero haundi hoiekin
batzutan nekean
laister San Estebanak
eta aldartean.


Puntua:
I. Zubeldia
Asteasun ez danik
zer dago Larraulen?

J.M. Irazu
Haruntza joaten dira
hemendik nabarmen
mendiak ta aldapak
hain ederrak omen
nola elkarrengandik
hain gertuak gauden.


Puntua:
I. Zubeldia
Semeak koxkortu ta
aitatxo gaztea.

J.M. Irazu
Hori izan nahi luke
Irazun ustea
baino ez da egia
ez bat ez bestea
haik haundi ta ni txiki
a ze kontrastea!


Puntua:
I. Zubeldia
Ta nola zaintzen dezu
ile jantzi hori?

J.M. Irazu
Larraulgo ura badet
nahi badezu tori.
Oraindikan ez, ez zait
gehiegi erori
ta barruan badaukat
nahikoa memori.


Puntua:
I. Zubeldia
Azkenengo parranda
noiz egin zenduan?

J.M. Irazu
Ile beltzexegua
neukan orduan
Hernanin izango zan
San Juan inguruan
Ia oroitzapenik
ez daukat buruan.


Puntua:
I. Zubeldia
Azkena hau da eta
nahi dezuna bota

J.M. Irazu
lan zaila jarri dezu
gehienera jota
ja zahartuta nagola
nolako borroka!
Gehio zahartzea ere
nei ez zait inporta.